id
int64
1
702
question
stringlengths
0
1.68k
answer
stringlengths
47
2.04k
301
Galdera bat, Jakoba, bretxan erosten ditut ibarrako piper eta landareak urtero eta horien frutuaren hazietatik sortutako landareak ondo eta mota berdineko piperrak emango dizkidate?Aurten etxean erein ditut eta proba gisa jarri nahi nituzke. Ez dakit horien hibridoak izan daitezkeen edo...
Piperrak bere berezko ezaugarriei ondo eusten die hazian. Agian desberdintasunen bat baduen landareren bat sortuko da: luzeagoa, berdeagoa, fruitu desberdina ematen duena... Hurrengo urterako zeiuk aukeratu zein fruitu duzun gustukoena eta haren haziak jaso. Horrela urte batzuetara zeuretzako onena den “aldaera” izango duzu.
302
Aupa Jakoba, kontsulta bat Txokoaldetik. Galiziako Aza bat delakoan eman digute, baina ez zaio burua egiten eta ezin asmatu gabiltza zer ote den. Repollo Luziana izan daitekela ere esan digute.Ideiarik bai zer izan ote daitekeen?
Kaixo. Galiziako azak, edo guretzako gailego aza-zuhain aza izenak dituenak ez du sekula bururik egiten. Luzatu eta luzatu egiten da eta zerba bezala hostoz hosto jaten da edo aziendari ematen. 3 metrokoa ere erraz egiten da.
303
Egunon, duela bi aste lurra goldatu eta simaurtu nuen baratzean. Duda daukat kare harria botatzea komeni zaidan edo ez? Argitzerik bai? Mila esker!!
Lurraren ezaugarriak jakin beharko genituzke. Orokorrean, baina, esan dezakegu oinarrian eta inguruan lur buztintsua baldin badu, karea ondo etorriko zaiola. Lurra harrotuko du, simaurraren lurreratze bidea azkartuko du, pHak gora egingo du, landareak behar dituen elikagaiak errazago mugituko dira eta abar. Aspaldi karerik ikusi ez badu metro kuadroko 150 gr eman. Urteroko dosia 75 gr inguru litzateke. Koxkorra edo hautsa botatzea litzateke beste zalantza. Nik beti nahiago dut koxkorra. Denbora luzez lana egingo du, pixkanaka pixkanaka urtuz.
304
Kaixo Jakoba, Platanoak potasio asko daukala eta entzun dut azala uretan egun batzuz eduki eta ondoren ur hori lurrari botatzea ona dela. Zein iritzi duzu honen inguruan? Milesker!
Egia da potasio asko duela banana azalak. Hala ere uretan jarri eta ez zaio potasio hori urtuko. Onena luar pilan nahastea da. Usteldu eta luartuko da eta luar hori erabili ongarri gisa.
305
Egun on,  Tengo una duda, es decir si cuando habla de mezclar semillas con arena se refiere a arena de playa o de río. Eskerrik asko
Beti ibaiekoa edo silize harrobikoa. Inoiz ez itsasokoa.
306
Eguardi ón Jakoba!!! Nere galdera da hiedrai nai nuke lurra aldatu, noiz izanen tzen egun egokia??  Senarrak erraten nau ilbeheran in behar direla... Xoko Urdazubi tik.. Milesker..
Orain oso garai hona da lan honetarako. Sustrai berriak ematen hasita daude eta lur berria badute alde ederreko kemenarekin haziko dira. Hala ere aurreko hilabetean, martxoan eginez gero hobe. Giroak agintzen du. Hurrengo urteetan gogoan izan. Giroa epeltzen bada, martxoan egin. Ilbeheran hobe, zalantzarik gabe.
307
Aupa egunon Jakoba. Gauza bat illa belarra galtzeko zer dek hobeo pitakin moztu o segadorakin? Argazkikoa da guk hilla belarra deitzen dioguna Irunen. Eskerrikasko
Ederki guretzako Ihia da. Hori galtzeko onena pitarekin, eta ahalik eta beherenetik jo. Buztin lurretakoa da eta karea zabaltzeak atzeratzen du.
308
Lehengo urtetik dut arra eta ezin galduta nabil, negutegi barnean eta kanpoan dut, inguruko bizilagunak ere badu, zer egin behar dut galtzeko?
Bi artikulu idatzi nituen ARGIA astekarian porrua, tipula eta baratxuriaren harrari buruz. Hemen dituzu estekak: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2596/porru-ederra-sartu-digute https://www.argia.eus/argia-astekaria/2597/porruaren-eulia Tomatearena ikusi egin beharko genuke, baina badaezpadako tratamentua egin: Bacillus thuringiensis, Neem olioa eta xaboi potasikoa. Ikusi ordurako tratatu, eta zortzi egunero errepikatu hiru bat aldiz.
309
Arratsalde on. Maiz irakurri izan dut ona dela baratzean errautsak botatzea. Garbiketa egin ondoren, sastrakak eta moztutako adarrak erre ditugu, baina ez da dena txoil erre eta egur ikatza gelditu da. Egur ikatz hori lurrari nahastea ona da? Lurra oso buztintsua da. Mila esker.
Errautsenarekin arrazoi duzu, ona da lurrerako. Egur ikatza ahal baduzu birrindu edo ehotu. Lurrean hobeto nahasiko da eta lehenago usteldu.
310
Arratsalde on.Oilo batzuk ditugu, zazpi, eta egunero kentzen dugu oilo zirina. Zuzenean lurrera botatzen dugu, baina ondo ari gera? Ala lehortzen utzi beharko genuke?Mila esker.
Askoz ere hobea litzateke luartu edo konpostatu ondoren lurrari ematea. Horretarako ateratzen duzutena pila batean jarri. Zirin hutsa baldin bada tartean harrogarriren bat jarri: egur espaltxoak, adar birrinduak, lastoa... Ondo eginda dagoenean orduan zabaldu lurrean.
311
Bulboak erosi ditut, loreontzi txikietan datoz, jazintoak laster loratuko dira besteak badaude loratan. Aldatuko ditut pote handiago batera?? Ez daukate ia lurrerik.Eskerrik askoArantza, Sondikan bizi naz.
Neguan loratzen diren erraboilak izango direla pentsatzen dut. Dagoenerako lorea luzatuta edo irekita baldin badute bere horretan utzi. Lorea zimeltzen denean orduan lur gehiago izango duten loreontzian edo lurrean landatu. Lorearen ondoren haziko diren hostoak ondo hazi eta agratzea komeni da. Hosto horiek erreserbaz beteko dituzte berriro lurpeko erraboilak, hurrengo urtean ere loreak eman ditzaten.
312
30 urte inguruko intxaurrondoek ez dute fruiturik ematen. Zergatik izan daiteke? Horiek moztu eta berriak landatzea pentsatzen ari naiz.Ideia ona da? Eskerrikasko Jakoba
Intxaurrondoak urte asko behar du fruta ematen hasteko. Are gehiago hazitik sortua bada, txertatu gabekoa, alegia.Lur onean eta toki gozoan bizi bada oraindik ere gehiago kostako zaio fruta ematen hastea, gehiago hazi eta arbola izugarria egingo da, baina fruta emateko behar duen heldutasunera iristea kosta egingo zaio.Arazo honi aurre egiteko txertatzen dira fruta arbolak, eta baita inausketak egiten dira, arbolari bizimodua neurri batean okertu eta fruta ematera makur dadin.Kendu eta berriak jartzearena zeuk ikusi behar duzu. Agian proba egin dezakezu gutxi batzuk moztu eta ipurditik ematen duten altsuma berria hurrengo urtean txertatu, gustuko duzun barietateren batekin.
313
6 intxaurrondo ditugu 30 urte ingurukoak eta ez dute fruiturik ematen.Zergatik izan daiteke? Moztu eta berriak sartzea ideia ona da? Eskerrikasko Jakoba
Intxaurrondoa urte asko bizi eta handia egiten da. Horregatik fruitua ematen hasterako urte dezente igaro daiteke. Seguruenera hazitik sortutako landareak izango dira. Txertatuak balira honez gero alea ematen hasita izango lirateke. Arbolari begiratu eta indarrean hazten ari badira ez arduratu, gazte sentitzen delako da. Heldutasunera iristen direnean ematen hasiko dira.
314
Kaixo! 400m2 lur sail batean herbizida bota genuen gure gustokoa ez zen belarra akabatzeko. Orain lore horiko belar txar pilo agertu dira. Gehi goroldioa Horien kontra komeni izango litzateke aste honetan karea botatzea? Zenbat karea/m2
Herbizida erabiliz gero ondorioak okerragoak dira, gehienetan. Belar batzuk kenduko dituzu, baina okerragoak etortzen dira, gogorragoak direnak. Goroldioa agertzeak esan nahi du lur motela, itoa eta hezea dagoela. Irtenbidea lurra harrotzea, eta belar finak ereitea litzateke. Kareak harrotzen du bai lurra. Dosia erabakitzeko, azken urteetan karerik ikusi ez badu 150 gr metro kuadroko; tarteka karetzen bada 75-100 gr.
315
Iepa Jagoba! Nola banatu beharko litzake karea sagastian? Granulatua edo hautsa hobe? Eskerrikasko
Hautsak berehala egingo du lana, baina joan ere hala egingo da. Hori hobea da baratzean edo soroan erabiltzeko. Koxkorrak mantsoago baina luzez egingo du lan. Sagastian zalantzarik gabe koxkorra hobea da.
316
Noiz kendu mihura sagar zuhaitzetatik?
Orain da mihura kentzeko sasoi onena. Ahalik eta azkarren, ikusi ordurako onena. Honela agertu nuen 2018ko LANDAREAK LANTZEN, ILARGIA eta LANDAREAK agendan:MIHURA KENDUMihura zuhaitza edo arbola baten gainean bizi da. Beste baten bizkar bizi behar du, ez da gai bere gisa, bakarrik bizitzeko. Mihura, Viscum album, bizkarroia da. Zuhaitza edo fruitu arbola, izerdia nori kendua behar du. Mihurak lorea ematen du eta handik fruitua: koxkor zuri-laru borobiltxoa. Heldutakoan, erortzean, lurrera erortzen bada, akabo, ez du mihura berririk emango. Fruituak azalean biska edo lika bat du eta horrekin adarretan itsasten bada mihura berria haziko da. Txoriak harrapatzeko biska, koxkor horiek zanpatuta egiten denez, biska izena mihuraren “Viscum” horretatik ote dator? Mihurak zuhaitzaren azalaren azpian sustraiak botako ditu eta haien bidez izerdia zurrupatu. Hazten ari den neurrian gero eta gehiago zurrupatuko du, eta denborarekin bera dagoenetik aurrera adarra ihartu egingo da. Mihura azaldu ordurako kendu egin behar zaio zuhaitzari, bizkarroi hutsa baita. Labana edo guraize zorrotz batekin ahal den zauri garbiena eginez ipurdi-ipurditik moztu.
317
Hilabete honetan ilargiaren arabera zein egun dira egokienak uztaboa atxurrarekin jotzeko? Milesker aldez aurretik!
Landareari kalte gehien egiteko ahalik eta energia gehien hostoetan eta zuztarrean dituenean moztu behar da. Hori Ilgoran eta hosto egunean gertatzen da. 2021eko otsailean 14, 15 eta 16. Baina oropkorrean ilgora osoa da ona 9 eta 22 artean.
318
Kaixo Jakoba! Gipuzkoako Goierrin baratza bat daukat. Iaz berandu hasi ginen baratza jartzen (aurretik baratza izan gabeko lursail batean).  Aurten ongarriketa lanak ongi egin nahian nabil: Abenduaren 23an ximaurra banatu nuen baratzean, eta orain karea eman nahiko nuke. Gauza da, ximaurra oraindik desegin gabe dagoela lur gainean (erruz bota nuen). Eta belar batzuk jaiotzen ere hasi direla....nola egitea gomendatuko zenidake??  - Zuzenean gainetik karea bota? - Zopizartu belarrak kentzeko, eta gero karea bota zuzenean?? edo zopizartu eta gero lurra irauli, eta gero karea bota? - Lurra irauli, eta ximaurra desagertutakoan bota karea?  "2021 ilargia eta landareak" liburu-agendarekin nabil, eta bertan ximaurra eta karearen artean ilargi bateko aldea uzteko gomendatzen duzu, baina lurra irauli edo ez ez zait garbi gelditu....gero ezer landatu aurretik, beste ilargi bat itxaron beharra dagoela argi daukat. Lagungarri moduan pare bat argazki uzten dizkizut. Eskerrik asko aldez aurretik.
Karea ematerako simaurra ondo hartua behar du lurrak. Agian gehiegi emango zenion... Lurra irauli edo ez da erabaki nagusia. Gero irauli behar baduzu. Orain egin, simaurra nahasi eta gainean karea erantsi. Iraultzeko asmorik ez baduzu utzi bere horretan azken momentuan karea eransteko, landaketak egin behar dituzunaren arabera zatika, alegia. Karea eman eta ez duzu denbora luzez itxaron beharrik. Lurra hezea badago egun batzuk utzi, bizpalau eta landatu.
319
Kaixo: Etxe inguruan lur-zail bat daukagu eta 750 haritz (bertakoak) landatzeko asmoa daukagu hurrengo astean. Familiako egitasmoa da, baina ez gara ados jartzen kontu batean. Haritzak hazten laguntzeko 1,5 metroko altuera duten sareak eta 1,7 metroko makilak erabiliko ditugu. Sareak lauki erakoak dira eta ondorengo zalantza daukagu: zuhaitza eta makila sare barruan jarri eta kanpotik lotu brida batekin, edo zuhaitzek leku gehiago izateko, sare barnean zuhaitza jarri eta makila sareari kanpotik lotu. Ondo azaldu izana espero dut. Mila esker!
Neuk egin beharko banu landarea landatu, aldamenean, sustraiak ez zauritzeko moduan hesola jarri eta hesolari josi sarea zuhaitza bakarrik barruan hartuz.
320
Kaixo Jakoba, nire galdera da: kakiak noiz batu behar ditugu? Mila esker
Kaki fruituak iraupen motza du. Biguina da eta heldutasunean jaso ezkero laister jan behar da. Jan edo eraldatu: muztioaegin, marmelada, konfitura, lehortu...Fruitua bera jaso eta jateko bada erabateko heldutasunera iritsi aurretik jaso eta toki hotz, ilun eta haizeberritzen den batean jaso. Irauteko ilbeheran jasotzea da egokiena. Aurten azaroaren 18 eguerdira arte.
321
Arratsaldeon Jakoba,Noiz izaten da garai onena mendian erabiltzeko urritz makila mozteko garaia?Milesker
Hurritz makila malgua izatea komeni da eta horregatik izerdia duenean eta ilgoran moztu behar da. Ohikoena urriko edo azaroko ilgoran ebakitzea da. Esaerak dio urrian hasten den ilberrian mozten dela hurritza. Bada, ala ere, abenduko ilgoran mozten duenik ere.
322
Leitzetik idazten det. Berria naiz baratze lanetan, illarra (guisante), egin nao det, noiz ? Aste ontan ongi? Eskerrikasko
Ostegunetik atzera, urriaren 22tik azaroaren 5a bitartean nahi duzunean. Ilgorako lana da ilarraren ereintza.
323
Kaixo Jakoba. Aitor naiz eta Beruetetik idazten dizut. Aste honetan etxeko bi belazetan sekulako har pila azaldu da. Ikaragarrizko mordoa. Argazki batzuk erantsi dizkizut ikus ditzazun. Batzuk errepidera ere atera dira, milaka. Bi soroak oso desberdin daude. Bat lehorra dago oso. Ongarria bota berria du eta udan behiak ibili dira. Bestea berriz ureztatutako belar soroa da. Ez da animaliarik ibili udaberriaz geroztik. Jakin dut Gipuzkoan Billabona eta Anoetan ere azaldu direla horrelaxekoak. Ez dugu ezer berezirik egin aurten eta harriturik gaude nondik atera ote diren.  Uda honetan inguruko zuhaitzetako hostoetan har asko egon dira, gaztainondo eta intxaurreta  su atu ditut. Hosto barruan halako garau batean har zurixka bat hazi da. Ez dakit honekin loturarik izanen duen. Zer diren, nondik agertu diren, ze tratamendu egin... Jakinen bazenu asko eskertuko nizuke zerbait erantzutea. Mila esker eta agur bero bat.
Belarjalea den har bat da, Mythimna unipuncta. Belar bat den artoa ere jaten du. Beroarekin suspertu eta ikaragarrizko izurritea izan da aurten. Etxe ingurua libratzeko bacillus thuringiensis eta xaboi potasikoa nahastuta tratatu, hiru bat egunetik behin hiru bat aldiz. Hona informazio gehixeago: https://www.asturias.es/Asturias/descargas/PDF_TEMAS/Agricultura/sanidad%20vegetal/fichas_y_boletines/ficha_13_2004.pdf https://www.google.com/search?client=firefox-b-d&q=agrologica+mythimna
324
Hola egunon Beratik idazten dizut Udazkenian soroak desbrozatu egiten ditugu Nahi nuke jakin gero ze sasoi den ona iratzia eta osiña galtzeko Ongarria eta karea ibiltzen dugu Batzuk esaten dute ilargi gorapenean besteak berapenean ez dela berdin sasoia Produkto naturakakin egin nahi nuke Eskerrikasko aunitz
Iratzea eta asuna galtzeko gorapenean, bai ilgoran moztea komeni da. Onenak maiatza ekaina eta uztailekoak dira. Ahal dezun moztualdi gehienak eman. Kareak kontra egiten die, baina ongarriak lagundu egiten die. Ahal baduzu urte batean ongarririk ez eman eta kare dosi ona, 100-150 gr/m2
325
Ze ilargitan bota behar dira zuhaitz mota desberdinak beren egurra lantzeko eta sutarako?
Liburu oso bat dago galdera honen erantzunean.Orokorrean gar handiko sua nahi duzunean zuhaitza ilgoran eta izerditan delarik botatzen da; pagoa adibidez abuztu-iraileko ilgoran. Gar txikia baina iraupen handiko eta txingar edo brasa biziko sua nahi izatera negu-neguan eta ilbeheran bota (haritza, artea etab.) Haltza maiatzeko hilgoran, malgu gera dadin gurdi-gaineko hagak eta abar egiteko.
326
Egun on Beti entzun dut baratzean lurra batere belar edo landarerik gabe uztea ez dela ona. Komenigarria dela belar, orbel edo dena delakoarekin estaltzea. Nere galdera da: barrabas landarea deitzen dioguna (hazirik gabe noski) kentzean lur gainean utz daiteke? Milesker!!!
Inolako zalantzarik gabe. Moztu aitzurrarekin edo eskuekin tiraka atera, nahi duzun eran baina gero lasai utzi lur gaunean. Landareentzako azpiak egingo dituzu: urari hobeto eutsiko dio lurrak (aurten ondo etorriko zaio, urte hezeetan arriskutsua da), beste belarrak ateratzea eragotziko du eta ongarri gisa lurra elikatuko du.
327
Sutarako gerezi arbola noiz da egokia botatzeko? Eskerrak aunitz
Gereziondoaren egurrak su ona egiteko neguan botako nuke nik. Negu neguan eta ilbeheran, onena abendua eta otsaila artean. Honela egurra gogorra eta trinkoa izango da, suak ez du gar handia emango, baizik eta su iraunkorra eta brasa ona.
328
Norteko haritza noiz soildu behar da?
Norteko haritza edo haritz amerikarra (Quercus rubra) denari soiltze inausketa egiteko bi sasoi dituzu: bata oraintxe, ekaina-uztaila, eta bestea negu-neguan hostoak botata eta izerdirik gabe dagoenean.
329
Egun on. Kanarietatik ekarritako adaxkatik sortutako bouganvilla honek, iaz, amaren balkoian lorea eman zuen. Geurera ekarrita, ordea, hostoa bai, baina lorerik ez. Eguzkia bete betean 20 minutuz edo jasotzen du egunez. Gu kostaldean bizi gara, Algortan eta landarea balkoian bizi da.
Eguzkizale amorratua da Bouganvillea. Zerorrek esan duzu, egunean 20 minutu besterik ez, normala da lorerik ez ematea edo oso bakana izatea.
330
Noiz, hau da, ze momentutan moztu behar da garoa guztiz galdu dadin???
Garoa mozteko sasoi onena maiatza, ekaina eta uztaileko ilgorak dira. Hiruretan egiten baduzu hobe. Eta garomena karez ongarritzeak ere atzeratzen laguntzen du. Aurten maiatzeko ilgora 25ean amaituko da; ekainekoa 8tik 21era da eta uztailekoa 5etik 19ra. Hurrengo hilabeteetako ilgoretan mozten jarraitzea ere ez da txarra.
331
Kaixo Jakoba, Cherry tomateei, beste tomate landareei bezala, aldakaitza kentzea komeni al da?
Tomatearen kimaketa landarearen tamaina eta tomate fruitu ale bakoitzaren tamainaren arteko orekaren bila egiten da. Gerezi Tomateak oso ttikiak dira eta landare bakoitza asko hazi eta heltzeko gai da. Normalean ez da kimatzen eta bere zarba guztia uzten zaio. Horrek esan nahi du beste tomateetan uzten den tartea baino handiagoa utzi behar dela Gerezi Tomateetan.
332
Nahi dot jakin ea se sendatzen deu itsas krabelina sendabelarra
Neu ez naiz pertsona egokia belarren sendatzeko gaitasunez hitz egiteko. Zenbaitena nire inguruan ezagutu izan dut, baina itsas krabelinarena ez dut sekula entzun. Ea besteren batek laguntzen dizun.
333
Egun on! Nola du izena landare honek. Betadine koloreko izerdia du eta, uste dut, garain batean zauriak eta osatzeko erabiltzen zela, baserri ondoan beti egoten zela.
Guk zaran-belarra esaten diogu. Inguruan iodo-belarra ere esaten diote. Enada-belarra eta ainhara-belarra ere esaten zaio. Bere izerdi hori zauriak sendatzeko eta garatxoak kentzeko erabiltzen da. Zatitxo bat moztu eta zaurian sortzen den izerdi horrekin igurtzi garatxoa. Etxe inguruetan bizitzen da bai. Gure beharra du bizitzeko eta geuk ere bai berea.
334
ahozko hizkuntzan españolezko hizki batez   Añarra esaten dugu                               euskeraz  nik Ainarra edo... ez nekien nola izango zen                               frantzesez  Agnarra kontua da hiztegia 3000 n ez zen agertzen ez eta Euskadi.elhuyar hiztegian ere ea ulertzeko moduan idatzi dudan Jon Uitzi
Añarra esaten diozuen hori txilarra edo ainarra da. Landare askori esaten zaio, denak hiru generotan bilduak. Baita izen asko dituzte: ainar, ainara, inar, ainizkar, ginarra, kilarra, gindarra, ilar... Hemen duzu Euskaltzaindiako orotariko Hiztegian nola agertzen den: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413⟨=eu&query=ainar
335
Geranioak bihar kimatzeko asmotan nengoen, ondo nabil?
Ilbeheran kimatzea komeni da, bai, baina biharko eguna baino hobea izango da etzi goiza, soilik goiza.
336
Noiz podatu behar dira? Aurreko urtetan lore gutxi eman dute.
Hortentsiak otsaila-martxoa aldera inausten dira. Ahal baduzu ilbeheran. Lore gutxi ematearena inausketa gogorregia egitearekin lotuta dator. Moztu adarren hirutik bat, zaharrenak, eta besteak oso-osorik utzi. Hurrengo urtean berdin. Moztutakoak adarra berritu egiten dute behe-behetik eta osorik utzitakoak loratu egingo dira, erruz.
337
Usoak uxatzeko pintxo, gezurrezko hontza eta horrelakoaz gain ba alda landare ero, ukendu edo horrelakorik?? mila esker
Ez dut horrelakorik ezagutzen. Inori ez diot entzun edo ikusi helburu horrekin landarerik erabiltzen duenik...
338
Noiz erein liteke agria patata Goizuetan?
Patata ereiteko sasoi onena ilbehera da. Hurrengo ilbehera martxoaren 5 eta 17 artekoa izango da. Patatarentzako egun onenak sustrai egunak dira, hain juxtu martxoaren 11 eta 12.
339
Egun on, Baratzeko plangintza egiten duda batzuk ditut, ea argitu ahal dizkidazun. Rotazioak familika egin nahi baditut, udan solanazeo guztiak sail batean jarri beharko nituzke....beraz tomateak piperren ondoan egongo litezke adibidez. Zure liburuan ordea, famili bereko bi landare ondoan ez jartzeko irakurri dut... Pixka bat nahastuta nago orain 😅 Eskerrik asko!!
Txandakatzea ez da familiaka egin behar. Bi gauza izan behar dituzu kontutan: familia bateko bat ez da jarri behar familia bereko beste baten ondoren eta elkarren aldamenean ez jarri, ahal bada. Garrantzitsuena lehena da. Bigarrena ahal baduzu.
340
Noiz da Berastegin paretean dugun mahatsa inausteko garai ona?
Hasi berria dugun ilbehera hau ona da. Jeneralean martxoan egin beharreko lana da, baina aurten eguraldiak hartu duen trazarekin, orain egin dezakezu.
341
Ondarroako Zaldupe eskolako ikasleak gara, LH 3. mailakoak, eta jakin nahi dugu ea clavo hazia euskaraz nola deitzen den. Eskerrik asko.
Pentsatzen dut ILTZEA espeziari edo bizigarriari buruz ariko zaretela galdezka. Iltzea, sukaldean erabiltzen dena ez da hazia, lorea baizik. Lorea lehortu egiten da eta iltzearen forma hori duenez halaxe esaten zaio ILTZEA. Syzygium aromaticum zuhaitza da, 20 metrora arte ere hazi daitekeena. Iltze-belar izena ere eman izan zaio, adibidez “BIOLOGIA/1 Landare eta animalien izenak” izendegian (UZEI, Donostia, 1984). Nire iritziz egokiagoa da gaur erabiltzen den ILTZE izen soila.
342
Hil honetan noiz bota behar da karea koskorra garoari?
Nahi duzunean. Bere lana egiteko zenbat eta lehenago hobe. Aurten gainera garoak aurreratuta datoz eta kanpoa mugitzen ari da. Zu ere mugitu, beraz.
343
Arratsalde on, Jakoba: Zer moduz habil? Kimaketa kontuetaz ez zeukeat ideiarik eta, dakienari galdetzea onena. Lagun batek galdetu zidak ea hagina kimatzeko garai onena zein den. Aralarren ditek (argazkia atxiki diat) eta itxuraz balio sentimental handikoa duk eta ez ditek gaizki egin nahi. Ez nauk ausartu gaizki erantzutera. karkar. Eskerrik asko!!!
Arratsalde on! Ondo nauk, hi ere halaxe izango haizela pentsatzen diat… Hartu nian hire ezkur-festa ederra. Mila esker. Haginarena onena ez kimatzea dek. oso ondo ikusten dek zuhaitza eta nik horrelaxe utziko nikek.  Ikusten dek itxiturara arrimatzen dituken aziendek ederki kimatzen dutela bere aldea…  Adarren bat kendu nahi izanez gero kimu berria hastean moztu, izerdi berriarekin batera, alegia. Eta mozten dena enborraren kontratik, ez utzi adar puskarik. Ondo izan
344
Kaixo! Pardak egiteko kañabera moztu nahi dut. Noiz komeni da moztea?? Mila esker
Kanabera pardatarako edo arbatarako neguan mozten da. Nire uztez sasoi onena otsaileko ilgora da.
345
Egun on, Larunbatero saiatzen naiz Jakoba Errekondoren landaberri programa bikaina entzuten.  Nahiko berria naiz gai hauetan, eta aurten Olentzerok “Bizi Baratzea” liburua ekarri dit. Nire baratzean bere aholkuak kontuan hartzen saiatzen naiz. Orain "Landareak lantzen” gida liburua erostea pentsatzen ari naiz, baina,  honako zalantza sortu zait  gida liburu hau aplikagarria al da Ebro ibaiko zonalde honetan?    Baratza dudan soroaren altitudea 400 metro ingrurukoa da eta Wikipedian honako hau hartu dut:  "Vianak Ebro ibaiko depresiogunearen berezko klima mediterraneo-kontinentala dauka. Neguak hotzak, udak beroak, aldaketa termiko handiak, eta euriak nahiko eskasak eta irregularrak izaten dira (batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria). Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500” ingurukoak diot nik. Zuen erantzunaren zain, agur bero bat. Kontxi (baratze zalea)
Kaixo Kontxi, Zalantzarik gabe balio du.  Euskaraz ateratzen ditugun liburuak Euskal Herri osorako pentsatuz eginak daude.  LANDAREAK LANTZEN  2020 liburu-agendako 150-151 orrialdeetan ikusten baduzu, urteko egutegia dago. Bertan azaltzen da barazki bakoitza erein, landatu eta uzta biltzeko sasoia. Sasoi hori zabala da beti, gehienetan gutxienez bi hilabete. Zeure baratzera aplikatzen zeuk ikasi beharko duzu, eta bereziki horretarako tresna egokia da agenda. Urtero idatziz eta emaitzaren jarraipena eginez ikasteko da.  Baratzea zein lurraldetan dagoen bezain garrantzitsua da lurralde horretan nola kukatua dagoen: ospela, egutera, orientazioa, bailara, mendi-mazela, gaina…   Animatu eta erakutsiko diguzu. Ondo izan Jakoba
346
Azaroko ze ilargitan komeni da tipula landatzea?
Tipula beti ilbeheran landatu behar da. Ilbeheraren barruan sustrai egunak dira onenak. Aurtengo azaroko ilbehera 16ko 14:55etatik 29ko 11:35 artean izango da. Sustrai eguna 22a izango da.
347
Aupa, Jakoba: orain dela bost urte negutegi bat erosi nian eta geroztik bertan aldatu dizkiat tomateak. Gainera, tomatezalea izaki, fungizida eta intsektizidarik gabeko edo gutxiko tomateak jan nahi nizkian. Esan bezala, urtero , negutegiaren erdialdean ( altura gehien duen eremuan) bi ilara tomate jarri izan dizkiat. Ingurukoek diotenez ez duk lur oso ona ( rellenokoa omen duk), baina urtero karea eta simaurra emanez nire ustez zerbait gozatu diat. Iaz tomate exkaxak izan nizkian, baina aurtengoa desastre bat izan duk. Beti bezala erosi nizkian 20 landare txertatutakoak, eta ondo hasi hituen hazten ( martxoaren amaieran jarrita). Baina landare ederrak zeudenean hasi zitzaizkioan hostoak ihartzen eta ihartzen. Nire ustez ez huen erdoia. Denborak aurrera egin ahala gero eta gehiago joan hituen hostoak ihartzen. Eman dituen tomateak benetako kanikak izan dituk. Zerk eragin ote dik horretara heltzeko? Urtero leku berean aldatzeak eragin ote dezake? Nik tomateak azaroan edo abenduan kendu ondoren letxuga batzuk eta espinakak jarri izandu dizkiat. Lurra gehiago ari ote nauk esplotatzen?
Nire ustez gorrina sartu da. Azeri-buztanaren eta asunaren purinak erabili beharko dituzu. Bestetik lur oso eskasa ikusten dut argazkietan. Simaurra ejmaten diozula diozu, vaina kolorean antzematen da oso lur buztintsua dela. Hori tomateari ez zaio batere gustatzen. Simaurra eman behar diozu. Orain da hori egiteko sasoia azaroa-abendua. Baina eman, ez erakutsi... Eman lodi: lurra simaurrez estali. Asko! Eta urtero. Pixkanaka lurra hobetzeko...
348
Kaixo Jakoba. Gu Amaiurko eskolako ikasleak gara, LH 4., 5. eta 6. mailakoak. Pikua noiz landatzen den jakin nahiko genuen.
Pikondoak hostoa galtzen du neguan. Sasoi horixe da egokiena landatzeko. Izotzaren beldurrik ez den eguna aukeratu, bestela landatzerakoan harrotzen den lurrean ere izotza sar daiteke eta sustraiak kaltetu.Landarea sustrai eta guzti baduzute, lehen zegoen maila bereraino lurperatu, ez gehiago ez gutxiago.Bestela oso erraza da pikondoa adarretik sortzea. Hartu metro beteko adarra eta zulo luze bat egin aitzurrarekin lurrazalean, sakondu gabe, aitzurraren buruaren altueran. Adarra sartu luzetaka eta muturreko 20-25 zentimetro bistan utzi. Udaberrian hostoak ematen dituen bezala, lurpean sustraiak garatuko ditu.
349
Kaixo! Ekainaren erdialdean orburu landara bi landatu genituen ta en dira hasi. Beheko hostoak lehortzen zaizkie. Inguruan iñurri asko egoten ohi dira. Zer egin dezakegu?
Orburuak orain, udazkenean sartzean indartzen eta berritzen da azpitik altsumak emanez. Agian udako beroekin ur falta ere izango zuten. Inurriak baldin badabiltza, agian hostoetan zorriak izango dituzte. Horiek tratatzea da onena; xaboi pitasikoa eta tabakoa erabili. Laguntzeko inguruan ongarri asko jarri. Orburuak janari asko eskatzen du. Simaur edo luar zaharra jarri erruz buelta osoan.
350
Abaltzisketako eskolako ikasleak gara. Orain dela 2 aste Aloevera landatu genuen. Lehenengo astean egunero ura eman genion baina pixkanaka marroia jartzen hasi da. Zer egin beharko genuke? Eskerrikasko.
Aloe vera hori ondo dago. Tokiz aldatzeak hori dakar, bizitoki berrira egokitu beharra. Agian gehitxo ureztatuko zenuten, baina garrantzitsuena da ontziak ur gehiegi dagoenean erraz alde egiteko nahikoa zulo izan dezala. Gorritzea toki berrirakoe gokitzapena da. Agian lehen etxe barru batean, negutegian edo eguzki gutxiago hartzen zuen tokiren batean biziko zen. Orain argitara atera eta eguzkiak ematen dionean gorritu egiten da, gure kopeta bezalaxe.
351
Aupa, Hurrak (avellana) landatzeko zein da garairik onena eta nola egin behar da? Eskerrik asko!
Hurrondoak hostoa galdu egiten du neguan. Hori egiten duten landare ia denak bezala negu neguan landatu behar da, abendua eta otsaila artean. Nola? Hazitik landarea sortu dezakezu, orain erori berriak diren hurrak, gustuko dituzun aldaerakoak, bildu eta hondarretan sartuta jaso; kanpoan, negua sentitzen eta euriarekin bustitzen direlarik. Euririk ez bada ureztatu. Otsailean atera eta erein, baratzean edo otzian. Bestela landarea eskuratu, beste hurrondoren baten azpiko aldean topatuko duzu alerik. Erosi nahi baduzu zihurtatu zer nolako aldaera den. Landatzeko tokia ondo aukeratu, gerora zein tamaina izango duen eta itzala nora egingo duen eta abar kontutan edukiz. Aurrez zuloa egin dezakezu eta neguan landatu. Lurra simaur edo luar zaharrarekin nahasi. Landarea lehengo sakonera berean jartzea garrantzitsua da, azalean nabarmena izango da noraino zegoewn lehen lurpean. Agian, lehen udan ur pixka batekin algundu beharko diozu.
352
Kaixo jakoba, landareak kendutakoan, kuiatxoa, tomateak, lekak edo dena delakoa, landare hori luarra egiteko erabili daiteke edo hobe ez? dituen gaitzak txertatuko ditu luarrean ondoren lurra kutxatuz?
Gaitzak espora bidez hedatzen dira. Landarea gaixo egon bada, pentsatu zure baratzeko ingurune guztia esporez gainezka dagoela, hurrengo landare ahulen edo zaurituen zain. Beraz, gaitzengatik behintzat lasai bota luar pilara. Bakterio edo virus edo bestelako eraso arraroren bat badago, hori beste upeleko sagardoa da. Orduan bai, seguruenera erretzea hobe.
353
Eta orain hortaz landatu nahi ditut ia zer irtetzen zaizikidan. .. Horrekein guztiarekin lotuta beste galdera bat sortu zait, noiz izango litzateke garai egokia hazi horiek berriz ere irten ezkero jasotzeko? Hurrenarte Jakoba
Ondo helduta daudenean ederki igarriko diozu. Ez dago sasoi bakar bat. Zeureak noiz landatu dituzunaren eta eguraldiaren arabera lehenago edo geroago izango da. Heldu eta azala zailtzen zaienean, orduan.
354
Porruari irteten zaion bezalako lore edo eta hazi sorta luzea irten zaio baratzuriari. Balio dit hazi horrek ereiteko? orain arte baratzuri aleak landatu ditut eta burutu egiten zait. Jakin nahi dudana da hazi horrek ia balio duen.
Garatu egin zaizu baratzuria. Garatu edo tontortu, zildu, kukulatu, morronkatu, goiti joan, muskildu, hozitu, buztandu, gogortu, burutu. Lorea eman du gararen gain gainean eta lore horiek haziak. Baratxuri batzuek hazia eman beharrean baratxuri atal txikiak ematen dituzte. Atalak badira baratxuri arrunta bezala landatu. Haziak badira, erein eta landarea egitean landatu, tipula balitz bezala. Hazitik baratxuri aldaera desberdinak ezateko aukera duzu, ea zer emaitza eskuratzen duzun.
355
Kaixo, Jakoba. Galdera batzuk egin nahi nizkizuke: Lehena, noiz da sasoirik egokiena banbu kainabera beltza mozteko, mendian ibiltzeko makilak egiteko? Eta banbu berde arrunta? Eta behin galderekin hasita, hurritz makilak noiz? Esker mila aunitz.
Hurritza azaroko ilgoran mozten da. Banbuak, bata zein bestea otsailekoan.
356
Egunon Jakoba, bulboak dazkat landatzeko, tulipanak, narzisoak, fresiak, anemonak eta ranunkuloak, noiz da momentu egokiena landatzeko, ilbeheran edo ilgoran?? zeozer berezirik bakoitzarentzako?? Mila esker, Garbiñe
Berezitasunik gabe, denak ilgoran. Denekin lorea da bilatzen duzuna, eta hori ilgorak sustatzen du.
357
Duela bi egunetatik nabaritu dugu gauez baserriko terraza arraz betetzen dela, ehundaka. Pentsatzen degu geraniotik ateratzen direla, zulotxo batzuk dituztelako hostoetan, baina egunez ya desagertu egiten dira. Hauek hiltzean likido berde bat geratzen da lurrean. Zergatik izan daiteke? Nola bukatu eurekin?
Nik esango nuke roska deitzen diren harren multzokoak direla. Denetatik jaten dute, lore landareak bezala barazkiak. Erakarri eta hiltzeko nahasketa bat prestatu daiteke: zahiari edo irinari azukrea nahasi. Bacillus thuringiensis deituriko produktu naturala erantsi eta ur piska batekin ore bat egin ondo-ondo nahasita. Landareen inguruan jarri.
358
Egun Jakoba Baratzean dagoen zume bati goiko adarrak inausi nahi dizkiot, itzala ematen dutelako bi taulenetan. Zein da garairik onena adarrak anausteko? Eta zertarako erabil dazaket egurra? Mila esker.
Inausketa egiteko sasoi egokiena izerdi berriaren etorrera da. Non bizi denaren arabera otsailaren amaiera-martxoaren hasiera edo toki hotzean bizi bada martxoaren amaiera. Egur ahula eta biguina du zumeak. Horregatik erabiltzen da saskigintzan edo itxiturak egiteko txirikordatzeko erraza delako. Besterik ez bada su egurretarako.
359
Urterako godetzeko kalabazak noiz jaso?
Kuiak jasotzeko ahalik eta helduen egotea komeni da. Dasta hobea izango dute. Arazoa hotza da. Izotzak etorri aurretik jaso behar dira. Kuiak berak erakusten du heldutasuna, landareara lotzen duen txortena zimeltzen denean orduan da garaia. Izotzarena non bizi denaren arabera. Eta beti txortena osorik duela jaso, nahi izatera landarearen zarbaren zati batekin.
360
Kaixo Jakoba! Zarauzko Elkano auzotik gatoz galdezka. Gereziondoa eta aranondoa landatu nahi ditugu baina, zein barietate gomendatzen dizkiguzu? Noiz landatu beharko genituzke? Bestalde, ahuakate zuhaixka bat ere badugu lorontzi batean (3-4 urte inguru izango ditu eta metro t'erdi inguruko altuera). Hau noiz eta non landatu beharko genukeen ere jakin nahi dugu... Ondo izan!
Gereziondoa eta aranondoa, biak fruitua hezurduna dutenak. Familia horrek nahikoa arazo du hemen, hezetasuna dela-eta izaten dituen gaitzaengatik. Ni saiatuko nintzateke bertako barietateren bat topatzen. Mintegi batzuk eta hazien sareak ari dira lan hori egiten eta haiengandik eskuratuko nituzke, bertara ohituagoak, zailduagoak izango dira. Euskal Herriko Hazien Sareak banatzen ditu fruitu arbolen lehengo barietateak. Hostoa galtzen dutenez, landaketa negu-neguan egitea komeni da, abendua-urtarrila tarte horretan.Ahuakatondoari dagokionez, hostorik ez du galtzen eta beraz negua igaro arte itxaron. Martxoa aldera landatu.
361
Zearo beltz aurtengo intxaurrak, igaz ere bai, zer dela eta?
Eguraldiari lotu behar zaio itxura hori. Hzetasun handia baldin bada, alearen kanpoko aldeko zokotena ez da ondo lehortzen eta fruituari itsatsita geratzen da. Ez du euri asko egin, baina ihintzak handia izan dira. Tokiaren arabera ere eragin hori ikusgarriagoa izango da. Aldaera edo barietate batzuk joera nabarmenagoa dute horretarako.
362
Zintzarriei mihia egiteko batzuk arantza beltzaren egurra erabiltzen dutela esan didate. Noiz moztu beharko nuke? Goierrin bizi naiz, eta arantza beltza ez balitz egokia, zer beste materiala izango litzake egokia? Mila esker, izan bizkor!
Nik beti egur gogorrak ezagutu ditut lan horretarako: ezpela, artea eta antzekoak. Arantza beltza edo elorri beltza ere oso gogorra da. Ahalik eta gogorren irauteko nik neguko ilbeheran moztuko nuke.
363
Kaixo! Aldaxka batetik bi metroko wisteria lortu genuen baina udara honetan hartu duen itxura eta kezkatuta gaude... Ez dakigu zeren errua izan daitekeen, laguntzerik?
Argazkian ez da garbi ikusten, baina itxuraren arabera ontzi batean bizi dela esango nuke. Nire iritziz bi arazo elkartu dira. Batetik janari gutxi, ontzi handiena ere txikia da wisteria bat eder izateko. Ahal duzun ontzi handiena jarri, urtero simaurra edo luarra eman lodi eta ureztatzeko urari ere ongarri likidoa nahasi. Bigarrena, lehortea da. Hostoetan ageri diren orban horiek, janari eskasiaz gain euli txuriaren edota tripsaren erasoa azaltzen dutela dirudi. Horiek uxatzeko onena urarekin ihinztatzea da. Maiz maiz egin, ahal baduzu egunero, hostajea ondo busti.
364
Kaixo, Jakoba. Aurten kuiak landatu ditugu lehenbizikoz eta, ikusita uzta handia izango dela, galdetu nahi nizun zer iruditzen zaizun orain jateko aleren bat jasotzea. Maiatz erdialdean landatutakoak dira eta tamainaz eder askoak daude batzuk, azala ere ondo gogortuta dute. Mila esker aurretiaz Jose
Lasai jaso eta jan. Azala ondo zailduta baldin badute lasai jan. Onena ilgoran moztutakoa izaten da. Jasotzeko, negurako gordetzeko, aldiz, ilbeheran moztu; betie re txorten eta guzti.
365
Kaixo Jakoba. Aurtengo udaran hazi hauek lortu ditut,menbrillo,almendro eta abeto xelebre baten haziak.denak aurtengoak dira almendrorenak aurtengoak eta aurreko urtengoak.hauekin landarak etaratzeko ze pauso segitu bearko nauke.Milla esker ta segi jakinturi ori banatzen edo sabaltzen.
Ahalik eta azkarren geruzatu. Geruzatzearen teknika oso ona da hazien ernetzeko gaitasunari eusteko. Honela adierazten du 2019 urterako arfgitaratua dugun LANDAREAK LANTZEN agendan:   HAZIAK GERUZATZEA   Hazia heltzetik ernatu arte tarte bat igarotzen da. Zuhaitz, fruitu arbola eta zuhaixken haziak jasotzeko era da geruzatzea.   Bietan fruitua heldu denean eskuratzen ditugu haziak. Hauek sortu ahala, geruzatu egin behar dira. Errekako hondarra behar dugu, zulatutako ontzi batean hondar geruza bat jarri eta gainean hazi geruza bat, gainean hondarra, gainean haziak... Hondar geruza batekin bukatu. Ontzi hau kanpoan jarriko dugu negu guztia han igaro dezan. Beti heze egon behar du, baina ito gabe.   Haziak neguko hotza sentituko du eta udaberrian erraz ernatuko da, hondarrak ebaki txikiak egingo dizkio azala leuna badu eta hezetasunean hazia puztu eta ernatzeko prestatuko da. Neguan otsailean edo martxoan haziak atera eta erein, edo hondarretan bertan kimuak atera arte itxaron eta orduan landaretxoak landatu.
366
Kaixo Jakoba, lorategian Haritz bat dugu, itxura ona du (hosto verde ta ugarikin), zutoinaren beheko aldean lurran hurbil, izerdia botatzen dabil (savia bezalakoa). Hiru urte atzerago zulagailu gorria aurkitu gendun bertan, ta dana garbi garbi uztzi gendun. Ez dakit horren eragina izan ahal den.
Argazkian ez da zehaztasun onenarekin ikusten baino itxura guztien arabera haritz hori zauria sendatu ezinik dabil. Zauria sendatzea da izerdiaren bidez orbaindu eta ixtea. Beraz, izerdia ikustea ez da txarra, arazoa zauria luzez irekita egotea da. Nik zauria ondo garbitu eta begiratuko nuke ea hor zer dagoen-dabilen. Bestetik kontuz makinekin: belarra mozterakoan edo beste edozein lanetan makinak ez dezala azala ukitu. Horrek sor dezake orbain hori ere.
367
Kaixo: Fruta arbola bat galdu egin zaizu.Behean zulo bat dago, baina ez inguruan lurrik. Argi dago ez dela satorra. Zein animaliak egiten du horrelako zuloa eta nola uxatu dezakegu? Mila esker Izaskun
Nire iritziz satagina izango da, gazteleraz “topillo de campo” eta frantsesez “campagnol” esaten diotena. Oso zaila da uxatzea. Jarri sator-belarrak ingurua, sustraien izerdiak erre egiten du. Lurraren azala garbi mantendu, bnelar zakar eta hondakinik gabe. Gauez ibiltzen da, batez ere, eta harrapariek ondo ikuzteko aukera izatea komeni da. Intsusa inguruan landatuta ere uxatzen dira.
368
Kaixo Jakoba, Mahatsa eta mixurkak eman dizkidate eta ahuen haziak ernetzea nahiko nuke baserrian landatzeko asmoz Nola ernetu ditzazket? Eskerrikasko
Onena haziak geruzatzea da. Begira 2019ko LANDAREAK LANTZEN agendan nola adierazten dudan:   HAZIAK GERUZATZEA   Hazia heltzetik ernatu arte tarte bat igarotzen da. Zuhaitz, fruitu arbola eta zuhaixken haziak jasotzeko era da geruzatzea.   Bietan fruitua heldu denean eskuratzen ditugu haziak. Hauek sortu ahala, geruzatu egin behar dira. Errekako hondarra behar dugu, zulatutako ontzi batean hondar geruza bat jarri eta gainean hazi geruza bat, gainean hondarra, gainean haziak... Hondar geruza batekin bukatu. Ontzi hau kanpoan jarriko dugu negu guztia han igaro dezan. Beti heze egon behar du, baina ito gabe.   Haziak neguko hotza sentituko du eta udaberrian erraz ernatuko da, hondarrak ebaki txikiak egingo dizkio azala leuna badu eta hezetasunean hazia puztu eta ernatzeko prestatuko da. Neguan otsailean edo martxoan haziak atera eta erein, edo hondarretan bertan kimuak atera arte itxaron eta orduan landaretxoak landatu.
369
Nla esaten zaio otiari gazteleraz
Nik ezagutzen ditudan izenak hauek dira, ezagunenetik hasita: argoma, tojo, aliaga, aulaga, ercajo, escajo, argilaga, gatosa, hierba del suspiro eta punchera.
370
Kaixo! Arangorri, aran hori, udareondo eta gereziondoak kimatu nahiko nituzke handiegiak egiten ari direlako. Noiz da garaia adar mozketak egiteko?
Adarrak mozteko garai onena izerdi berria hasi aurrekoa da. Aipatzen dituzun horietan otsaileko ilbehera.
371
Gabon Jakoba, galdera bat. Bizi lagun batek honako hau egin dio zuhaitzari. Berreskuratzeko aukerarik egongo al litzateke? Eskerrik asko
Oso zaila izango du bizitza normala izatea, baina itxuraz ez dio azala den-dena kendu eta irauteko aukera ikusten diot. Orain hostajea galduko du baina udaberrian berriairtengo zaiola uste dut. Seguruenera beste urtetan baino gutxiago, baina atera bai. Bizi laguna dezu ala erahil laguna, edo bizi etsaia...
372
Kaixo Jakoba. Berez sortutako zuhaitz baten goiko adarrak kimatu nahi ditut, itzala ematen dutelako taulen batzuetan. Gustatuko litzaidake jakitea ze motatako zuhaitz den, ia bere egurra erabilgarria den eta noiz izango den komenigarria kimatzea. Mila esker.
Nire ustez sahatsa da, Salix generokoa. Sahatsaren egurrak ez du erebilpen berezirik gaur egun. Egur biguina du eta egitura nahasiko adarrak. Honexegatik ez da saskigintzan erabiltzen. Sutarako, hesitarako edo bere azpian dagoen baratzean adarretarako, arbatzeko alegia erabiltzeko. Kimaketa egiteko sasoi onena otsaileko edo martxoko ilbehera.
373
Kaixo, eskolan baratzeko proiektua gauzatu behar degu eta...zalantzak ditut. Beti hazitik hasi beharrean egokiagoa iruditzen zait, urte sasoia kontuan hartuta, fruitutik hastea, neguko landareak jartzearekin batera noski.Zer iruditzen zaizu?ba al dezute unitate didaktiko interesgarri baten berri?
Gai horiek jorratzen dituen Unitate Didaktiko oso bat daukazu, neronek egindakoa: https://eathink2015.org/download/KIT_Basque_Country-20170928T110432Z-001.zip
374
Bisi lagun batek zuaitza oni aberia hau egin dio bada zerbait egitea ez legortzeko
Barkatu hain berandu erantzutea, baina mezu batzuk nahasita ibili ditut... Zuhaitz horren etorkizuna oso latza da. Seguruenera erabat ihartuko da. Ahal baduzu zaurian gaitzik ez sartzeko ahalegina egin. Horretarako salda bordelesa hautsa eta ur pittin bat nahasi, ore antzeko bat egiteko. Isipu batekin tarteka eman.
375
Jakoba, tomateok Baztango klasekoak zirela eta erosi nituen landareak Donezteben. Zure iritzia jakin nahi det, izan ere oso ale ederrak jasotzen ari naiz eta datorren urtean etxean erein nahi dittut. Ongi deritzozu hazitako jasotzea ala ez zaizu iruditzen balioko duenik?
Ez dakit nongo arrazakoak edo aldaerakoak izango diren, baina itxura ederra dute. Zure baratzean ongi ematen dutenaren seinale. Horrexegatik bakarrik merezi du hazia jaso eta aurrerako landareak sortzeko mantentzea.
376
Baratzearen galdera bat daukat: nola tratatu ala saihetsi daiteke armiarma gorria leketan? Mila esker! Ondo izan,
Zeure eskutan dauden bi gauza egitea komeni da behintzat. Batetik inguruneko hezetasuna handitu. Aire eta inguru lehorrak indartzen du armiarma gorria. Bestetik gehiegizko ongarriketarekin kontuz, eta batez ere nitrogeno gaindosia. Hau da, ondo heldu gabeko edo luartu gabeko ongarririk ez erabili. Eta ondo egindakoa ere tamainan.
377
Sagardo zukua eta sagardoa egiteko pausoak ondo azaltzen dituen euskarazko libururik ba ote dago?
Ez dago ez horrelakorik, nire ustetan behintzat. Egin beharko genuke!Neroni ibiltzen naiz batean eta bestean ikastaroak ematen, etxean nola egin biak, baina ez dut ezer idazteko tarterik izan.
378
Duela bi urte gure eskolako terraza eguzkitsuan baratzea lantzen hasi ginen haur hezkuntzako haurrekin. Gauza da, arbola bat ere landatu nahi genukeela, limoiondoa, gereziondoa, sagarrondoa,... Nahaia librea da, ezta? Terraza dela kontutan edukita, zein izango litzateke aproposena, errezena? Andoaingo Ondarreta Herri ikastetxea. Aldez aurretik, mila esker
Kaixo Elena, Esaidazu zein baldintza izango dituen: itzala, erdi itzala, goizez, arratsaldez, lurrean biziko da edo ontzian, jardinera handi bat egiteko aukerarik baldin badago eta abar. Horrekin aukeraketa errazago egingo dugu. Mila esker Laister arte Jakoba
379
Egunon Aurten lehendabiziz kuia landatu dut eta disgusto handia dut landareak makal daudelako. Lora dexente euki arren uzteltzen ari dira eta landara batek sustraiatik gertuko hostorik gabe dago. Ez dakit zer egin Eskerrik asko PD: gainontzeko landarak eta fruituak primeran doaz, xomorro, baretxo, eta abarreko bizilagunekin leian egon arren. (eskerrik asko bai irratiz eta bai boletinean emandako aholhuengatik)
Kuiak ez du arazo handirik izaten, baldin eta lurra urtsua ez bada. Lurra beti heze baldin badago edo maiz urasetzen bada kuiak gaitza harrapatzeko arriskua handia da. Bestetik kuiak janari asko behar du. Asko esaten dudanean ASKO esan nahi dut. Kuiak ondoena simaur pilaren bazkerrean etortzen dira. Baserri ugaritan ikusiko dituzu horrela.
380
Kaixo Jakoba. Bide bazterrean enbarazu egiten duten morera zuhaitz batzuk kendu beharrean gara. Su egurretarako erabili nahi ditugu. Zein sasoi da egokiena botatzeko? Mila esker.
Su egurretarako probetxu onena aterako diezu negu-neguan eta ilbeheran eraitsita. Marugatzeak ez du egur gogorra baina su polita egingo dizu horrela botata.
381
Egun on Jakoba, terrazako arbustoek kotxinila zuria izan zuten duela bi urte. Bat galdu zen, baina besteak salbatu ziren. Abuztu honetan, ordea, arbustoetako bat lauzpabost egunetan suak erreta bezala geratu da, erabat igartuta. Sargoriagatik izango zela pentsatu genuen, juxtu teilatuaren hegaleko aterpearen parean geratzen zen arbustoa zelako. Baina ondokoa ere ziztu batean igartzen hasi da orain... Igartutako arbustoari kotoi erako orban zuriak agertu zaizkio. Begira hasi gara eta "kotoi" hori gainontzeko arbusto guztietara hedatu dela konturatu gara... kotxinila ote berriz ere?? Nola tratatu beharko genituzke? Igartutako arbustoen lurretan aldatu al daitezke arbusto berriak? Ala lurra aldatuta hobe?
Kotxinila itxura du. Kotoi zorria ere izan daiteke. Biak izurrite gaiztoak dira, zein baino zein. Erasoa hain handia izanda eta hedatua egonik, nik denak kendu egingo nituzke eta erre. Zaila da lurretik ugaltzea horiek, baina inguruan egongo dira negua pasatzen. Ahal izanez gero ontziak hustu, ondo-ondo garbitu eta lur berrian jarri landare berriak.
382
Behin tomate landarea eta aleak garatu eta ontzen hasten direnean, altuera egoki batetik mozten ahal da zuztor nagusia edo kaltea eragin dezake? Zer da komenigarriena?
Nire iritziz onena bere horretan uztea da. Goi horretan hostoak ditu eta hostoetan sortzen du landareak janaria. Kenduta aleak heldu eta elikatzeko janari gutxiago izango du landareak.
383
Egun on, Jakoba: bojaren harraren aurka bacilus turingiensis botatzen ari natzaio, baina zenbatero eta noiz arte egin beharko nioke? Eskerrik asko...
Tratamentu hori oso egokia da. Zortzi-hamar egunero egin behar duzu eta urria arte. Bacillus desberdinak daude eta aldatzea komeni da. 2-3 tratamentu batekin, gero beste hainbeste beste batekin eta berriro lehengoa eta horrela. Eraginkortasuna hobetzeko xaboi potasiko piska bat erantsi eta Neem olioa ere nahastu.
384
Kaixo. Otsaileko sustrai egunetan aguakatea landatu nuen, artean sustraia hazitik eman berria zuela. Kostata baina landarea indar izugarriz etorri zen, apirila-maiatza aldera edo. Lehen unean lorontzi txikia erabili nuen eta nire kezka da ez ote zaion komeni lorontzi handigora pasatzea, eta batez ere noiz den garai egokiena horretarako. Iritzi ezberdinak ditut inguruan, berehala egiteko diotenak, eta baita neguari itxarotea komeni dela diotenak ere. Noiz aldatu beharko nuke? Mila esker aldez aurretik.
Ontzitik ontzira noiznahi landatu daiteke, sustraiak ez bai dituzu moztuko. Hala ere sasoi bereziki ona da izerdia mugitzera doanekoa. Hostoa galtzen ez duten landareetan martxoa amaiera aldeko ilbehera.
385
Arratsalde on Jakoba! Etxean lorontzi batean dugun gorostiari adar bat idortu zaio. Zeren ondorio izan daiteke? Poto handiago batera pasa beharko genuke? Eskerrik asko!
Garbi ikusten da lur gutxi duela. Lur gutxi ez, oso gutxi. Ihartu den adarrak sustraiak bistan ditu... Pasa ontzi askoz ere handiago batera ahalik eta azkarren. Gorosti gajoa!
386
Kaixo Jakoba, aurten artoak zanbroa du, iaz baino ugariago. Argazkiko arto landareetan ikusten den zuri horri esaten zaio zanbroa Altzagan. Kentzea komeni al da? Hala bere horretan utzita hobe? Eskerrik asko
Zanbroa deitzen duzun hori artaburua erasotzen duen onddo bat da, Ustilago maydis. Beizaman añua edo arto-añua deitzen diote, beste toki batzuetan ikatza ere bai. Onddoak arta ale esnetsuak erasotzen ditu eta forma berezietako kozkor horiek sortzen dira. Mexikon huitlakotxe edo kuitlakotxe deitzen dute eta urte guztiko gutizia onena bezala dute. Gero eta gehiago baloratzen da jaki hori mundu guztian eta Mexikoko boilurra edo trufa eta kabiar azteka esaten zaio. Agi danean, izugarrizko nutrizio balioak ditu. Txartzat baduzu, onena ahalik eta azkarren kendu eta erretzea da onena.
387
Haritzaren ezkurra erabiliz landarea ateratzeko zer pauso eman behar dira?
Haritza aukeratu zeure arabera: handia, dotorea, azkar hostotzen dena, udazken kolore pilotena duena... Ezkurrak heldu eta lurrera erortzen direnean bildu. Oso-osorik daudenak eta itxura onena dutenak hautatu. Geruzatu: errekako hondarra behar dugu, zulatutako ontzi batean hondar geruza bat jarri eta gainean ezkur geruza bat, gainean hondarra, gainean ezkurrak... Hondar geruza batekin bukatu. Ontzi hau kanpoan jarriko dugu negu guztia han igaro dezan. Beti heze egon behar du, baina ito gabe. Ezkurrak neguko hotza sentituko du eta udaberrian erraz ernatuko da, hondarrak ebaki txikiak egingo dizkio azala leuna badu eta hezetasunean hazia puztu eta ernatzeko prestatuko da. Neguan otsailean haziak atera eta erein, edo hondarretan bertan kimuak atera arte itxaron eta orduan landaretxoak landatu.
388
Baratzean getozka landarea ugaritzen ari zaigu, kentzen saiatzen naiz baina berriak sortzen dira Jakin nahi dugu komeni den kentzea edo hobe den bertan uztea lurra estal dezaten Mila esker
Zeuk ikusi behar duzu. Gehiegi ugaltzen bada kendu. Jangarria da, beraz badakizu... Negu partean hutsik dauden taulenetan bertan utzi daiteke eta udaberrian kendu. Berozaleak diren landareen artetik kendu (tomate, tipula, baratxuria eta abar).
389
Tomate bateo xartaxa du eta berde dago oraindik. Gainontzekoek sano daudela ematen dute. Xartaxtutako tomate hori landaretik ateratzea komeni da?
Zalantzarik gabe kendu. Xartaxa edo gorrina azaldu ordurako kendu eta garbitzea ona da. Tomate bat galduko duzu, baina agian gainontzeko guztiak salbatuko dituzu.
390
Aitak baserrian landatuta dauka, baina ez dakigu zein Sagar mota den, jakingo zenuke zein den esaten?
Barrutik mami gorria duten sagarrak hiru izenez ezagutzen ditut: Azalain, Santio sagarra eta tomate sagarra. Santio sagarra da niretzat ezagunena. Hura, ordea, luze antzerakoa da, zure argazkikoa borobil samarra dela iruditzen zait.
391
Mixurka landare bat daukat, lore ontzi baten mixurka hazi batetik irtenda, 80cm altuera badu. Noiz da garai ona lurrera aldatzeko? Mixurka lurrera aldatutakoan nolako ongarria? Eskerrik asko.
Mixurka fruitu arbola desberdinei deitzeko erabiltzen da: albertxikoa, melokotoia, mizpira...Denek, hala ere ezaugarri garrantzitsuena bera dute, ziklo berdintsua, alegia. Hostajea galtzen dute neguan eta sasoi hori baliatuko dugu landaketa egiteko. Beraz abendua-urtarrila alde hori izango da onena. Izotz egunetan ez landatu.Ongarria organikoa (simaurra, luarra, zizare-lurra...) jarri inguruan erruz, landarea bera ukitzen ez duela. Udaberria iristerako desegiten hasia egongo da, eta ederki aprobetxatuko du.
392
Egunon. Egutegiaren arabera, oraintxe ilargi berapenean gaudela, egun aproposak sira hauek geranioen eskejeak hartu eta landatzeko? Delako sustraia errexteko hormona hori gomendagarria da? Milaka eskerrak aitzinetik. Ixabel.
Bai oso sasoi ona da lan horietarako. Hormonarena zeuk ikusi, geranioa berez errez antzera itsasten da. Hala ere etxean ere egin dezakezu hormona salda: bai dilistekin baita sahats edo zume hostoekin ere.
393
Babarrunak landatzeko garaian ze distantziatara landatzea litzatekeen egokiena jakin nahiko nuke. Gure etxean 120 zentimetrotara landatu izan ditugu beti, baina toki askotan ilarak binaka ikusten ari naiz, elkarren artean metro erdiko distantzia daukate eta gero ziriak elkarri lotuta "X" moduan. Nola da egokiena? Eskerrik asko!!
Makilarik gabe sarea jartzez gero, iladak metrobete eta metro eta erdi arteko tartearekin ereiten dira. Beraz zuen 1,2 metro egokia da. Argazkikoaren moduan, makilekin lotzeko, ilada artean 70-90 zentimetro eta iladan bertan, zulotik zulora 50-70. Egokiena zeuk erabaki. Beti esan izan da babarrun finena itzaletan hazitako lekak ematen duela. Gero sistema bakoitzak dituen lanak ere kontutan hartu eta zeuk erabaki...
394
Sagasti bat dut eta belarra moztutzekoan sagarrondoen adar bajuak arazoak ematen didate. Datorren urteari begira, gutxi gora behera, jakin nahi nuke noiz moztu kalte haundirik egin gabe. Zure erantzunaren zain, mila esker.
Hori egiteko sasoi onena martxoa da. Izerdi berria laister etorriko da eta egindako zauriak ixten lagunduko du. Ilbeheran egiteko lana da kimaketa.
395
Jakoba, leno galdetu nizun tipula garbi edukitzeko sistema zein den eta erantzun zidazun gainean egon eta eskuz egiteko lana zela,kaso egin dizut eta oso gustora nago,zortzi ziento aterattut eta tipula eharra,tipula zuria da bainan bastante bizia hau zergatik da? Eskerrik asko.
Tipularen bizitasuna edo gozotasuna aldaera edo barietateari lotua da. Berezko ezaugarria da. Klase bakoitzari lotutakoa. Bizi punttua duenak beti izango du. Baratzean nola landu denak ez du ia eraginik. Pixka bat giroari lotzen zaio, hau da, giro hezeetan bizitasuna apaldu egiten da, aldiz giro bero eta batez ere lehorrarekin bizitasuna handitu egiten da. Baina, beti izango du bizitik.Hurrengorako jakin behar dena da aldaera edo barietate hori zein den berdina ez jartzeko.
396
Izenburuko lana nola egiten den azalduko al zenidake?
Tipula ez da baratzean bertan ereiten. Hazitegian ereiten da. Hazitegia baratzeko txoko batean ere egin dezakezu. Hazitegian lur harroa behar da. Hazia egun betez uretan beratzen eduki eta gero lur azalean zabaldu. Lur pittin batekin estali eta ondo ureztatu. Belarrik gabe mantendu. Hilabete pare batean landatzeko moduan egongo dira landaretxoak.
397
Kaixo. Hortentsiak noiz moztu bear dia gero beste toki baten jartzeko. Badakit abuztun egiten dela baño ze egunetan ez.
Bi sasoi daude hortentsien aldaxkak egin eta horiek landatuz lendare berriak sortzeko. Lehenan martxoa da, inausketa sasoia. Mozten diren adarrak baliatu landatzeko. Beste sasoia loreak kolorea galdu eta ihartzen hasten direnekoa da. Aldaera batzuk lehenago beste batzuk geroxeago. Egun onenak ilbehera eta sustrai egunak dira, abuztuak 4, 5 eta 6 adibidez 2019ko urte honetan.
398
Kaixo. Intxaurrari adar bat moztu beharra daukagu eta jakin nahiko nuke ze hilabete dan egokia horretarako. Aldez aurretik Eskerrik asko
Ahal izanez gero intxaurrondoa ez da inausi behar. Zura ahula du eta zaurietatik hezetasuna sartzen zaio, barruko egurra ustelduz. Inausi behar izanez gero adarrak txikiak direnean egin, zauri tzikiak eginez. Onena martxoa aldera inaustea da, izerdi berria laister etorriko zaio eta hark zauria itxiko du. Ilbeheran inausi eta ebakia adarrak goian eta behean dirtuen orbanak edo marrak errespetatuz egin, ahalik eta ondoen ixteko.
399
Badago bideo bat ikusteko: tomateak kimatu nola egin ?
Tomatearen kimaketa azaltzen duen euskarazko bideorik ez dut ezagutzen. Gazteleraz edo frantsesez erruz topatuko dituzu interneten. Oso erraza da tomatearen kimaketa eta edozein bideorekin ulertuko duzu. Ikusita gero zalantzaren bat baduzu idatzi lasai.
400
Egun on Jakoba: Orain dela 15 edo 20 egun sartutako zerbak pixkanaka pixkanaka usteltzen doaz. Oinak belzten hasten dira eta egunak pasatzen diren einean indarra galdu eta orori egiten dira ostoak. Zergatik izan daiteke? Humusa bota nien oinetan, horrek eragingo zion?
Lurraren azaleko arazo bat izan behar da. Onddoek sortutako gaitzak izaten dira horiek. Gaitz horiek garatzeko hezetasuna nahitaezkoa da. Humusak ere eragin dezake. Ez baldin badago behar bezala ondua, usteltze horrek ahuldu dezake landarearen lepoa. Beraz ahal baduzu ongarri hori landarearengandik aldendu eta ura kontuz erabili.